IMG-20180315-WA0018

DINOSAUROAK

 

Dinosauroak era Mesozoikoan

elkarrekin bizi ziren,

kontinenteak orobat

den-denak batera ziren.

Belarjaleek belarra jaten zuten,

haragijaleak haragiz elikatzen ziren.

Kume txikiak arrautzatik jaiotzean,

bizi berri bat, mundu berri bat.

 

 

Tyrannosaurus rex, Diplodocus,

Triceratops, Stegosaurus,

Velociraptor, Spinosaurus,

Apatosaurus.

 

 

Oso bizkorrak, arinak, biziak,

lepo luze, lar altuak,

buztan luzeak... gainera,

beldurtzeko hortz zorrotzak.

Belarjaleek belarra jaten zuten,

haragijaleak haragiz elikatzen ziren.

Kume txikiak arrautzatik jaiotzean,

bizi berri bat, mundu berri bat.

Dinosauroak Lur planetan

luzaro bizi izan ziren,

meteorito batek lurra jota

iraungi ziren  betiko.