DINOSAURUAK

 

NORI ZUZENDUA:

Haur hezkuntzako 5 urteko gelakoentzat zuzendua.

 

HELBURUAK:

Dinosauruen izenak ezagutu eta hauen ezaugarriak ikastea.

 

PROPOSAMENA:

 

-Abestia entzun aurretik:

 

MOTIBAZIOA

Zirkuluan eserita galdeketa baten bidez :

  -Aipatu ezagutzen dituzun dinosauruen izenak.

  -Non bizi ziren Dinosauroak?

  -Zer jaten zuten?

  -Nondik jaiotzen dira?

  -Nola desagertu ziren?

  -Nolakoak ziren?

 

MARRAZTEA

Dinosauruen marrazkia marraztuko dute.

 

IKERKETA

Hasierako galderei erantzuna emateko, interneten eta liburuetan dinosauroen inguruko informazioa bilatuko dugu. Horretarako gurasoen parte hartzea bultzatuko dugu, etxean haurrei informazioa topatzen laguntzeko, gelara eramateko, bertan beste ikasle guztiekin informazioa bateratzeko.

Ekarritako liburuekin, informazioarekin eta jostailuekin dinosauruen txokoa sortuko dugu.( Mural bat eginez..mahai batean ekarritako aztarnak,liburuak, irudiak etab ipiniz)

 

 

-Abestia entzun ondoren:

 

HAUSNARKETA: 

Bideoan ikusitakoa denon artean komentatuko dugu

  -Nortzuk agertzen dira bideoan?

  -Noiz bizi izan ziren? Zein eratan?

  -Zeintzuk dira  dinosauruen izenak?

  -Besterik ezagutzen al duzue?

  -Zer jaten dute dinosauruak?

  -Belarra jaten dutenei zelan esaten zaie?

  -Haragia jaten dutenei zelan esaten zaie?

 

ADITUAK GARA:

Haur bakoitza bideoan agertzen diren elementu desberdinen artean bat aukeratu beharko dute eta horren inguruan informazioa lortu beharko dute, aurkezpen bat prestatzeko. Ondoren, gelara ekarri beharko dute denon aurrean aurkezteko.

Aukeratu beharreko gaiak:

  -Era Mezozoikoa

  -Haragigalea

   -Belarjalea

   -Obiparoak

   -Meteoritoak

  -Tyrannosaurus Rex

  -Diploducus

  -Triceratos

  -Stegosaurus

  -Velociraptor

  -Spinosaurus

  -Apatosaurus

 

DINOSAURUEN GORPUTZ ATALAK:

Ariketa honekin Dinoauruen gorputz atalak landuko ditugu. Horrez gain,  kontzientzia fonologikoa landuko dugu, falta diren silabak, modu ordenatuan  jarriz , hitzak sortu ahal izateko.

 

 

 

 

ARGAZKIEN SEKUENTZIAK ORDENEAN JARRRI

Honako fitxa hau bete

 

ZENBAKIKUNTZA:

Zenbakien segida jarraituz dinosaurua osatu eta ondoren koloreztatuko dugu.

 

 

PUZZLEA:

Puzzleak egitean kontzentrazioa lantzen dute eta aldi berean jakingura sustatzen da ere. Umeen logikaren  ahalmena lantzen da, puzzlearen zatiak elkartzen saiatzean.

Ariketa honetan,  puzzlea moztu egingo dute eta beste orri batean puzzlearen zati ezberdinak elkartzen joan behar dira, puzzlearen zatiak itsatsiz irudi osoa osatu behar dute.

 

 

TRAZUA LANTZEN:

Honako fitxa hau bete

 

ESKULANA:

 

Dinosauruen aztarnak

 

    Materiala:

  • Ura
  • Gatza
  • Irina
  • Ontzi bat
  • Tenperak
  • Pintzela

 

    Zelan egin:

-Lehenik eta behin, ontzi batean irinez betetako 3 edalontzi, urez betetako edalontzi bat eta gatzez betetatako edalontzi bat ontzira bota beharko dira

-Ondo nahastu beharko da  dena, masa solido bat lortu arte                               

-Masa zirkuluetan moztu       

-Dinosauruen panpin bat hartu eta masan presioa egin minutu batez, ondoren panpina kendu.

- Aste batez masa lehortzen  utzi edo 20 minutuz labean sartu

-Masa gogorra dagoenean, teneperak eta pintzelak erabiliz masa margoztu egingo dute                                             

 

IRTERA:

El Karpinera txangoa egin.

Txango honetan El Karpineko, Terrasaurora abiatuko gara. Terrasauro historiaren aldi jakin batean gertatutakoa kontatzen du, esaterako dinosauroekin gertatutakoa.

Sartu bezain pronto, zientzilari  bat dago, eta honek ondoren ikusiko duguna gainetik azalduko digu.  Zientzilari horrek esandakoa entzun eta gero, bidea jarraitu behar dute. Bidea jarraitu ezkero, historian zehar gertatukoa ordenean ikusi ahal izango dute.

Bestalde , Dinosauro bakoitzak txartel bat dauka ondoan,  bertan informazioa islatuta egongo da.Noiz iraungi zen etab..

Haurrek garai hartako izakiek  izandako garapena ikusi ahal izango dute. Bidea bukatu eta gero, hauen desagerpenera heltzen gara. Bertan, meteoritoaren teoria azaltzen diete. Horretarako, meteorito bat zer den eta honek lurraren kontra zergatik eman zuen azaltzen diete. Horrela zergatik bukatu zen dinosauroen zikloa eta zergatik ez dauden gaur egun Lur Planetan ikus dezakete.

 

OSAGARRIAK

Dinosauruen gorputz atalen fitxa (klikatu)

Dinosauruen bilakaeraren fitxa (klikatu)

zenbakikuntza (klikatu)

Trazua lantzen (klikatu)

Puzzlea (klikatu)