‘Erromeri, ederra zan…’

Haitzama taldearen eskutik erromeria didaktikoa izan zen atzo Easo plazan donostiar gaztetxoentzat

DONOSTIA – Trikitixa doinuak nonahi, Easo plazan erromeria egin zuten atzo arratsaldean donostiar gaztetxoek. Haitzama taldearen eta Kantu kolore ikuskizunaren eskutik dantzaleku bihurtu zuten plaza.

Proiektu didaktikoa da Kantu Kolore eta abestien bidez haurrak hezteko helburua dauka: gainera, umeek musikarekin gozatzea nahi dute eta dantza eta koreografiak ikasteko aukera eman nahi diete gaztetxoei.

Arratsaldeko 17.30ean zuten hi-tzordua eta minutu gutxira hasi ziren lehen gitar, baxu eta trikitixa soinuak. Hortik aurrera, giroa berotzea minutu gutxiko kontua izan zen.

Erromeriek badute haien txokoa Aste Nagusiko programan eta gauero Konstituzio plaza bihurtzen dute dantzaleku; Piraten eskutik ere, Urgulleraino iristen dira trikiti doinuak. Atzo, aldiz, lurralde berriak konkistatu zituzten eta belaunaldi gazteengana hurbildu nahi izan zuten. – N.G.

Artikulu hau gustatu al zaizu?

Iruzkinak

KantuKolore located at , , . Reviewed by 20 customers rated: 9.6 / 10