IMG-20180315-WA0010

ESKUTITZA

 

 

Arkatza zorrotza
eskuen artean,
ideiak bueltaka
dantzari buruan.
Oroitzapenak gertu,
ametsak sortu,
hainbat kontu barruan.

 

Esnatzerakoan
zutaz oroitu naiz,
eskutitz polit bat
idaztekoa naiz.
Oporretan jolastu,
kantatu, dantzatu,

hainbat kontu barruan.

 

Sobrean sartu,
zigilua ipini,
helbidea idatzi,
gutuna bidali.

Eskutitza jaso nahi dut.

 

 

Zelan zaude? Non zaude orain?
Primeran, hemen, lagunen artean.
Uda zoragarria izan da.
Gogoan zaitut, laztana,
laster elkartuko gara,
denbora aurrera doa.

 

 

Hasieran, goian
jarriko dut data,
jarraian, agurra,
nori zuzendua,
kontatzeko dudana
idatziko dut,
amaierako agurra.