NI NAIZ ABESTIA

 

 

NORI ZUZENDUA:

Lehen hezkuntzako 6.mailako ikasleei zuzenduta dago.

 

HELBURUAK:

Transgeneroari buruz hausnarketa sustatzea.Estereotipoekin amaitzea. Bertsolaritza lantzea.

 

 

PROPOSAMENA:

 

Abestia entzun ondoren

 

HUTSUNEAK BETE

 

NI NAIZ

 

Oraindik _______ gabe nintzela

amatxoren sabelean,

ospitaleko bisita hartan

medikuak esatean:

mutil txiki bat izango duzu

________erdialdean.

Eskatu gabe ezarri zuten

nire rola ________

 

Han hasi ziren dena prestatzen,

jarri zidaten___________,

mutilarentzat gelatxoa ta

arroparik ederrena

esku pilotan zein_________

nik norako ahalmena?

ilusioa handia_______

eta asmorik onena.

 

_______hasi bi urterekin,

gustuko nuen benetan,

printzesa jantzi eta _________

ibiltzen nintzen olgetan,

etxeratzean sarri _________

gona ta lepokoetan

aurkitzen nuen nik _______

eta ez beste gauzetan.

 

Ingurukoen ____________

mindu naute luzaroan,

zer-nolakoa izan ta _________

beti inoren ahoan.

Ni zer naizen ta izan nahi dudan,

utzi bakean__________

neskatoa naiz ta izango naiz,

behar zaituztet_________

 

 

KOMENTATU

 

Zein da kantaren egitura? ( jaio aurretik eta jaio ondorengo hausnarketa)

 

Zergatik agertzen dira esaldiak:

    -Nor naiz?

    -Zein mundura nator?

    -Hau ez dut nahi!

    -Ni neu izan nahi dut!

    -Entzun!!

 

 

BERTSOLARITZA

 

  -Zer da bertso bat? honen inguruan informazioa topatu.Definitu..

  -Ni naiz kantaren  neurria aztertu.

  -Zeintzuk dira oinak?

  -Zer dira errimak?

  -Kantaren oina guztiak azpimarratu

  -Kantaren errima guztiak koloreztatu

  -Errimak landu; RA- KIN-AN...Izendatu

  -10ko handiarekin ezagutzen al duzu beste doinuren bat?

  -Bertso ezberdinen neurriak aipatu

  -Bertso bat asmatu

  -Bertsoa kantatu.

 

 

ESTEREOTIPOAK

-Zer dira?

-Bideoan estereotiporik ikusten al duzu?

Aipatu eta gogoeta bat egin bideoan agertzen diren estereotipo guztiekin.

 

HIZTEGIA LANDU

-Transgeneroa

-Transexualitatea

-Androginia

-Biraoak

-Isekak

-Maitasuna

 

Ondoko Bideoak ikusi eta hausnatu.

https://www.youtube.com/watch?v=GgfvmHeOiqQ- LH. 1 ZIKLORAKO

https://www.youtube.com/watch?v=DWd5TrFAhVQ&feature=youtu.be L.H 5.Eta 6.mailatik aurrera.

 

-Bideoan inplikatuta dauden pertsona guztiak zeintzuk diren adierazi

-Zer gertatzen da?

-Nola sentitzen zara?

 

 

OSAGARRIAK

NI NAIZ hutsuneak bete (klikatu)