NIRE GORPUTZA DA ABESTIA

 

 

NORI ZUZENDUA:

Lehen hezkuntzako 5.mailako ikasleei zuzenduta dago

 

 

HELBURUA:

Berdintasuna eta aniztasuna sustatzea.Autoestimua garatu eta jazarpenarekin amaitzea.

 

 

PROPOSAMENA:

 

-Abestia entzun aurretik:

 

DESKRIBAPENA: 

 Zozketa bat antolatuko da gelan.  Gelako izen guztiak poltsatxo batean sartuko dira. Banan banan,  bat hartu beharko dute. Sekretua izango da. Suertatu zaizun pertsonaren deskribapena egingo dute. Hasiera batean kanpoko deskribapena ( fisikoa) eta ondoren barrukoa( izaera).

Denak jaso ondoren  ikasleak egokitu zaionaren deskribapena egingo du. Besteek asmatu behar  dute zein pertsonaz ari den hizketan.

 

 

GOGOETA: 

Orri zati bat banatuko zaio ikasle bakoitzari.

- Orri horretan ikasle bakoitzak bere gorputzeko gustuko dituen gauzak idatziko ditu eta atzekaldean aldiz, kontrakoa, aldatuko lituzkeena edota gustuko ez dituena. ( Anonimoa izango da)

Adibideak...lotsatia..isila..lodia..argala..alaia..urduria...

-Irakasleak, ikasleen orri guztiak batu, kutxa batean sartu eta banan banan ateratzen joango da, honen emaitzak arbelean islatuko dira.

-Ikasleak hauek irakurriko dituzte eta honen inguruan eztabaida sortu nahi da.

 

 

ANTONIMOAK LANDU - HIZTEGIA: 

 

Ondorengo fitxa edo antzekoa egitea proposatzen da. Antonimoak lantzeko .

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

-Abestia entzun ondoren:

 

HUTSUNEAK BETE:

Ikasleek hutsuneak bete behar dituzte kanta entzuten duten bitartean. ( osagarrietan eskuragarri)

NIRE GORPUTZA DA

HUTSUNEAK BETE

Berritsu-isilak, polit-itsusiak,

argal-____, ilun-argi, altu-baxuak,

elbarri eta itsu, gor edo ______

Denak ezberdinak, eskubide________

 

___________eta izaera bakarrekoak gu,

nork bere burua _________

nik badakit zer nahi______, zer egingo dudan,

aukera nirea __________da!

 

Nire gorputza da

aske eta _________

nahi dudan moduan,

maite dudan__________.

 

Elkartu, ________nahi duzunarekin.

Zer lagunekin batu, _____zeuk egin.

Zure desio eta __________

aurrera egin _________zaituztenekin.

 

Gorputz eta_______ bakarrekoak gu,

nork_______ burua maitatu,

nik ________zer nahi dudan,

zer egingo dudan,

_______nirea izango da!

 

Nire _________da

_______eta librea,

nahi dudan moduan,

_____dudan munduan

 

 

LETRA LANDU:

 

Galdera posibleak:

 

-Zer esan nahi du, gure goputza librea dela?

 

-“Elkartu , sentitu, nahi duzunarekin..zein lagunekin batu aukera zeuk egin..” zer esan nahi du esaldi honek?

 

-“...aurrera egin maitatzen zaituztenekin..” esaldia

komentatu

 

-“...Gorputz eta izaera bakarrekoak  gu…” zergatik?

 

-“..Nork bere burua maitatu”

 

-“...Denak ezberdinak eskubide berberak…”

 

 

 

OSAGARRIAK:

ANTONIMOEN FITXA (Klikatu)

NIRE GORPUTZA DA letra (Klikatu)

NIRE GORPUTZA DA hutsuneak bete(Klikatu)