IKASGELAN LANTZEKO PROPOSAMENAK


KANTA ENTZUN AURREKO ARIKETAK

 

MOTIBAZIOA: Ostadarra

Haurrak gaiarekiko motibatuta egoteko, ostadarra agertzen den eguna aprobetxatzea da egokiena.

 

 


EZTABAIDA: Ostadarraren inguruan hitz egin

  • Noiz irteten da?  
  • Zer gertatzen da?
  • Nola deitzen diogu? (Hiztegian euskarazko sinonimoak begiratu, baita beste hizkuntzetan zelan esaten den ere, nahi izanez gero.)

 

 

MARRAZTEA: Ostadarra marraztu

Ostadarra marraztuko dugu. Aurkitutako sinonimoak marrazkiaren azpian idatziko ditugu.

 

 

 

BATERATZEA: Marrazkiak elkarri erakutsi

Jesarri zirkuluan eta marrazkiak erakutsi. Aukeratutako koloreei buruz hitz egingo dugu.

 

 

 

IKERKETA: Zeintzuk dira ostadarraren koloreak? Zergatik ikusten dugu ostadarra?

Bidean sortu diren zalantzak argitzeko, ikerketa egingo dugu liburuetan zein interneten. Ostadarra zergatik ikusten den eta haren koloreen inguruan ikertu beharko dugu.

 

 

 

ONDORIOAK: Ikasitakoa azaldu

Ikertutakoa ahoz azaldu beharko dugu eta, ondoren, azalpenak idatziko ditugu. Talde txikietan batu eta azalpen-orriak idatziko ditugu beste geletan kontatzeko eta pasabideetan jartzeko. Horri lotuta dauden beste ilusio optiko batzuk ere aurkez ditzakegu.

 

 

ERLAZIOAK EGITEN: Koloreak erlazionatu

Berriro zirkuluan jesarri, eta ostadarraren kolore bakoitza zer  gauzarekin erlazionatzen dugun aipatuko dugu. Gorritik hasita moreraino. Gu geu ere zein kolorerekin identifikatzen garen esango dugu.

 

KANTA ENTZUN ONDORENGO ARIKETAK

 

BIDEOA KOMENTATU:

  • Zer agertzen da bideoan?
  • Zer iruditu zaigu deigarriena?

 

HUTSUNEAK BETE:

Hutsuneak betetzeko testua inprimatuko dugu. Kanta berriro entzun eta falta diren hitzak idatziko ditugu.

 

ZAZPI KOLORE ABESTIA

Gorria, guztiz gorria;

 __________  bizia,

 _________ , berotasuna,

suaren ondoan kolorea.

Laranja, guztiz laranja;

frutaren kolorea,

alaitasuna, _________,

beharrezko energia.

Horia da _______-__  ,

eguzkia ederrena,

poztasuna agerian,

jolastuko al gara?

Zazpi kolore gure munduan,

zein dator bat zurekin?

Kantu Kolore __________  ,

jantzi eta dantza gure artean.

Berdea, guztiz berdea;

natura dut gainean,

lasaitasuna,  ___________  ,

esperantzaren kolorea.

Ziana, guztiz ziana;

osasuna gardena,

emankortasuna, zindotasuna,

sendatzeko kolorea.

Urdina da nobletasuna,

itsasoa handiena.

 ___________  agerian,

jolastuko al gara?

Zazpi kolore gure munduan,

zein dator bat zurekin?

Kantu Kolore Euskal Herrian,

jantzi eta    _________    gure artean.

Morea da ________     geroa,

lore guztiak hemen dira,

beti alai irribarrea,

zazpi koloreak.

 

TESTUA SAKONDU:

Beheko taula inprimatu, ebaki eta hitzak banatuko ditugu. Egokitu zaigun hitzaren esanahia azaldu beharko diogu taldeari. Jakin ezean, burura datorkiguna esango dugu.

Ondoren, paperak jaso eta berriro banatuko dira. Hitz hori sekretua izango da, ez diogu inori erakutsiko. Hitzaren esanahia hiztegian topatu eta kopiatu egingo dugu. Banan-banan definizioa altuan irakurriko dugu, hitza esan gabe, eta taldeak hitz sekretua igarri beharko du.

 

 

​bizia maitasuna berotasuna
alaitasuna garaipena energia
bizitasuna lasaitasuna gaztetasuna
esperantza ziana osasuna
gardena emankortasuna zindotasuna
nobletasuna zintasuna ahalmena

 

 

 

 

DANTZA:

Ikasi koreografia bideo hau erabilita.

https://www.youtube.com/watch?v=UVN00VbdTbY&t=24s

 

 

 

ARTEA: OMAKO BASOA

Artelanari buruzko informazioa aurkituko dugu; nork margotu zuen, non dagoen, etab.

 

-Argazkiak atera eta margoztu: Patioko edo herriko zuhaitzei argazkia aterako diegu, zuri-beltzean inprimatu eta zuhaitzak margotu egingo ditugu.

-Idazlana: Geuk zer margotu nahiko genuke? Zergatik? Zelan?... Idazlan bat idatzi horren inguruan. Ondoren taldeari irakurriko diogu id
azlana.

-Proiektua: Aurreko idazlanak entzun ostean, bideratu daitekeen artelan bat aukeratuko dugu denon artean proiektu gisa.

-Irtera: Omako basora txangoa egin