PROIEKTUA

Kantu Kolore taldekideok eskoletan landu nahi izango genituzkeen kantak sortzen ditugu. Haurrek musikaren bitartez ikasten dutela ohartuta, geuk ere eduki jakin batzuk barneratzeko kantak proposatzen ditugu, hau da, abesti didaktikoak. Bestalde, badira egungo gai zehatz batzuk letra eta doinua jarri nahi dizkieguna, gai hauekiko sentzibilizazioarekin lagundu nahi genukelako.

Musika gai hauek lantzeko abiapuntu eta motibazio dugu eta gure helburuak lortzen laguntzeko tresna ezin hobea. Era honetara haurrek gozatzeaz gain, edukiak barneratu eta hizkuntza bera ere landuko dute; dantzatuz, motrizitatea, espazioa eta koordinazio landuko dute.

ERROMERIA

Herri eta eskoletan kontzertuak ematen ditugu. 7 pertsonez osotutako gure taldeak zuzeneko musika eta koreografiak eskeintzen ditu.

Kontzertu honetan haurrak dira protagonista eta beraien parte hartze aktiboa bultzatzeko erremintak jartzen dizkiegu: musika eta kopiatu ditzaketen koreografiak.

Kontzertuetan adin eta gustu desberdinetako haurrei zuzendutako kantak jotzen ditugu, gurasoek ere familia eta lagun giroan gozatzeko aukera dute. Denon inklusioa lortu nahi dugu, honek erlazioak sendotu eta afektuzko giroa sortzen duelako. Haurrari fantasiazko mundura bidaiatzeko aukera  ematen diogu sormena bultzatuz, eta gainera, dantzatuz motrizitatea, espazioa, gorputz pertzepzioa eta koordinazioa landuko dute.

Geure zein beste autore batzuen kantak entzun ditzakezue kontzertuetan, estilo askotakoak. Den-denak euskaraz. Guk geuk ere eszenariotik jeitsi eta zuekin gozatzeko tartea izaten dugu.