IMG-20180315-WA0008

URTAROAK

 

Urtarrila, otsaila... eta martxoan udaberria

apirila, maiatza... ekainean hor dator uda

uztaila, abuztua... irailean dugu udazkena

urria, azaroa... abenduan sartzen da negua.

Udaberrian bizia pizten da,

bazter guztiak lorez janzten dira,

irribarrea zure gorputzean dar-dar,

dar-dar, dar-dar.

Udan pozik denok plisti-plasta,

zeru osoa islatzen da uretan,

bero handia bazter guztietan

eta…

 

 

Urteak

12 hilabete ditu,

lau urtaro dira,

alai pasatzeko, zure ondoan.

 

12 hilabete dira,

lau urtaro ditut

zure ondoan,

elkarrekin.

 

 

 

Urtarrila, otsaila... eta martxo aldera Aste Santua

apirila, maiatza... ekainean klaseak amaitu

uztaila, abuztua... irailean pozik eskolara

urria, azaroa... abenduan Eguberri eguna.

Udazkenean bizia lo dago,

hosto guztiak dira airean dantzan;

orbela, haizea, euria da orain

zarra-zarra.

Negu guztia etxean sartuta,

hotza dabil geure inguruan,

zerua lumaz, mara-mara da

elurra.