IMG_20180315_105724

ZAPIA

 

Zapia, zapia, astindu airean

zapia, zapia, goian dabil dantzan

zapia, zapia, koloretakoa

zapia, zapia, pozik jolasean.

Zapia gora, zapia behera, jira alde batera

zapia gora, zapia behera, orain beste aldera

zapia gora, zapia behera, pauso bat aurrera

zapia gora, zapia behera, bagoaz atzera.

 

Zapia

gorde besapean

erakutsi eskuak

zabaldu begiak

gorde besapean

gorde poltsikoan

gorde sabelean.

Ba al dakizue non dagoen  zapia?