IMG-20180315-WA0006

ZUHAITZAK

 

Udazkenean dabil

orbela dantzari,

zuhaitza geratu da

adarrak ageri.

Itxarongo diogu

udaberriari,

zuhaitza izan dadin

berriro zaindari.

Zuhaitz batzuk, ordea,

adore handiko,

hostoei jausten ez

diete utziko.

Izeia ta pinua

hor dira tarteko,

udan ta neguan

babes emateko.

 

 

Mundu honetan

ezinbestekoa

gure zuhaitzak

maitatzea,

zaindu ditzagun

gure parte dira.

Gora zuhaitzak!

           

                         

Arbolarik gehienak

baso-zelaietan,

enbor sendo handiak,

argalak besteetan,

fruta eta fruituak

adar altuetan,

babestu eta zaindu

ditzagun benetan.

Hosto, berde, hori,

marroi ta gorriak,

handi, ertain ta txiki

oso deigarriak,

hirustak ere dira

erakargarriak.

Bihotz tankerakoak:

liluragarriak.

 

Urkia, pagoa, haritza, lizarra, artea, pinua, sagarrondoa

izeia, ezkia, laritza, lertxuna, zumarra, zedroa, aranondoa,