ZUHAITZEN ABESTIA

 

 

NORI ZUZENDUA:

Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleei zuzenduta dago.

 

HELBURUAK:

-Euskal Herriko zuhaitzen izenak ikastea

-Izaki bizidunak direla ikastea

-Zuhaitzen atalak ikastea

-Natura maitatzea

 

 

-Abestia entzun aurretik:

 

AURREZAGUTZAK

Alfonbran eseriko gara eta gaiaren inguruan haurren aurrezagutzak zeintzuk diren jakiteko hainbat galdera egingo dizkiegu.

-Zuen ustez zer dira izaki bizidunak?

-Gelan ba al daude izaki bizidunik?

-Zuhaitzak izaki bizidunak al dira?

-Ezagutzen al duzue zuhaitz baten izena?

-Zer behar dute zuhaitzek bizirik irauteko?

 

 

MARRAZTEA

Atalak zeintzuk diren aipatu eta marraztu.

 

 

 

 

Fitxa honekin zuhaitzen zatiak ikasiko dituzte . Marra baten bidez zuhaitzeko atalak lotu behar izango dituzte.

 

 

 

 

GURE LANDAREAK

 

-Haur bakoitzak bere landarea landatuko du, horretarako jogurta pote bar hartu, hutsik eta garbi dagoenean hazi batzuk bota beharko dituzte.

-Haziak dilistak, garbantzuak...etab izan daitezke.

-Ondoren kotoi bat ipini eta ur pitin bat botako zaie.

-Egunak pasa ahala nola hazten diren konturatuko dira.

-Horrez gain, landareen zaintzaren ardura izango dute.

 

 

 

 

-Abestia entzun ondoren:

 

HAUSNARKETA

Bideoan ikusitakoa denon artean komentatuko dugu

-Zer agertu da bideoan?

-Zenbat zuhaitz ikusi dituzue? Gogoratzen al duzue izenen bat?

 

 

IZENDATU ETA ZENBATU

 

1.URKIA

2.PAGOA

3.HARITZA

4.LIZARRA

5.ARTEA

6.PINUA

7.SAGARRONDOA

8.EZKIA

9.LARITZA

10.LERTXUNA

11.ZUMARRA

12.ARANONDOA

13.ZEDROA

 

Ondoren zuhaitzen irudiak arbela digitalean ikusi eta aztertuko ditugu

 

 

HOSTOAK

Zuhaitz hosto erorkorrak dira?

-Izei txiki ipuina

https://www.youtube.com/watch?v=RlvdcSyM4Ng#action=share

 

 

ZENBAKIKUNTZA

Zutabe bakoitzean zenbat zuhaitz dauden zenbatuko dituzte.

 

 

 

ZEINTZUK DIRA ZUHAITZETAN BIZI DIREN ANIMALIAK?

Fitxa honetan haurrek berdez borobildu beharko dituzte zuhaitzetan bizi diren animaliak eta gorriz borobildu beharko dituzte zuhaitzetan bizi ez diren animaliak.

 

 

ZER BEHAR DUTE ZUHAITZEK BIZITZEKO?

Ariketa honekin haurrek ikasiko duten zer behar duten zuhaitzek eta landareak bizi ahal izateko? Borobildu beharko dituzte zuhaitzak bizitzeko beharrezkoak diren elementuak.

 

 

ESPERIMENTUA

Zientzia esperimentu polita eta erraza umeekin egiteko.

Esperimentua egiteko behar izango dugun materiala honako hau izango da; aza hostoak , elikagaietarako koloratzailea, ura eta edalontziak.

Edalontzia urez beteko dugu eta elikagaien koloratzailea gehituko dugu. Gutxi gora behera 10 tanta kolorante botako ditugu. Sartu aza hostoa uretan eta utzi gau oso bat.

Harrigarria izango da emaitza. Ura xurgatzearekin batera landareak koloratzailea ere xurgatuko du eta kolorez aldatzen joango da.

 

 

IRTERA

Basora txangoa egingo dugu, bertan zuhaitzen hosto desberdinak eta fruituak hartuko ditugu. Ondoren, klasean denon artean sailkatuko egingo ditugu.

 

 

 

HOSTOEN BEHAKETA

Oraingo honetan jasotako hostoak hauekin konparatuko ditugu.

 

 

MURALA

 

 

Denon artean murala egingo dugu. Muralean zuhaitz handi bat irudikatuko dugu eta txangoan hartutako hostoak eta fruituak itsatsiko ditugu.

 

 

 

 

OSAGARRIAK

1 Marraztea (klikatu)

2 Zuhaitzen atalak (klikatu)

3 Zenbakikuntza (klikatu)

4 Zein animali bizi dira zuhaitzetan (klikatu)

5 Zer behar dute zuhaitzek bizitzeko (klikatu)

6 Hutsuneak bete (klikatu)