Agur letra

AGUR

 

Aizu, lagun,

azken egunak dira,

poza eta

pena bihotzean.

Une bikainak

bizi izan ditugu

elkarrekin.

 

Aizu, lagun,

zure babesa eta

maitasuna,

sakelean gordeta

izango ditut

nire bidean zehar.

 

batera hazi,

batera hezi,

adiskide eta

lagunekin.

 

Agur, agur, agur, agur,

bide berria duzu.

Agur, agur, agur,

ni hemen nauzu.

Agur, agur, agur, agur,

bide berria dugu.

Agur, agur, agur

laster arte!

 

Aizu, lagun,

sasoi berri honetan,

abenturaz betetako bidaian,

izan zaitez zu,

arantzak adorez

zeharkatu.

 

Aizu, lagun,

ibilbide luzea,

pausoz-pauso

(ta)ekinaren ekinaz.

Aurrera goaz

kemen eta ausardiaz.

 

batera hazi,

batera hezi,

adiskide eta

lagunekin.

 

Agur, agur, agur, agur,

bide berria duzu.

Agur, agur, agur,

ni hemen nauzu.

Agur, agur, agur, agur,

bide berria dugu.

Agur, agur, agur

laster arte!

 

Gure sustraien katea,

hegal batetik bestera,

ez du iñork sekula suntsituko.

Oroitzapen goxoenak,

zainetan barrena loratzen,

loratzen.

Scroll to top