Denok batera letra
DENOK BATERA
La, larala, la, la, la, la, la,
denok batera…
Bidai magiko batean
murgilduko naiz
ametsetan, bakardadean.
Kantatzen duen herria
entzun dut bat-batean.
Begira mendira,
loreak loratzen hasi dira alai-alai.
Begira herrira,
lortu da justizia.
Zeruan, hodeiak,
dantzaka noraezean,
zer naizen pentsatzean.
Mundu berri bat eskuetan,
etorkizuna denon artean,
zintzotasunean bustiko gara
elkarren ondoan.
La, larala, la, la, la, la, la,
denok batera…
Ta nortasuna eraikiz
aurrera noa,
inposatutako rolak haustean.
Eskubideak ekintzaz bete,
ez! hitzetan gera.
Begira hiria,
askatasuna kalean barrena doa.
Begira herria, elkartasuna.
Zeruan, hodeiak,
dantzaka noraezean,
zer naizen pentsatzean.
Mundu berri bat eskuetan,
etorkizuna denon artean,
zintzotasunean bustiko gara
elkarren ondoan.
Maitasun eztanda
barreiatu da airean,
maitasun eztanda
airean.
Tinko bultz egin harkaitz handiari,
etorkizuna hor duzu.
Lortuko dugu, aurrera egin beti,
ta garaipena hor dugu.
Guztiok, denok batera.
