Euskara letra

EUSKARA

 

Euskara gure kultura da, gure historia: euskara.

Denon eskura dago eta denon parte da.

Nire bizimodua da, nire bizitza da. Mintzatu orain,

zabaldu hizkera.

Gure ama-hizkuntza, geurea bakarra, bai, euskara.

 

 

Euskara, harri eta herri,

euskara erabili,

euskara mundura jalgi,

euskara ahoan,

euskara kalean,

euskara gure etxean.

 

 

Arakatu amarauna,

zabal sarean barrena,

euskararen indarra.

Maitatu ezazu orain,

etorkizuna geure gain,

gure esku dago, bai!

 

 

Euskara atsegin eta, mintzatzen gara, lagun, elkarrekin;

Euskal Herriko txoko eta bazter guztiak maite ditut nik.

Euskara atsegin eta, mintzatzen gara, lagun, elkarrekin;

Euskal Herriko txoko eta bazterrak bakean,

euskara ahoz aho beti.

 

 

Euskara habira,

euskara begira,

euskara gure herrira,

euskara abian,

euskara harian,

euskara ingurumarian.

 

 

Arakatu amarauna,

zabal sarean barrena,

euskararen indarra.

Maitatu ezazu orain,

etorkizuna geure gain,

gure esku dago, bai!

 

 

Euskara atsegin eta, mintzatzen gara, lagun, elkarrekin;

Euskal Herriko txoko eta bazter guztiak maite ditut nik.

Euskara atsegin eta, mintzatzen gara, lagun, elkarrekin;

Euskal Herriko txoko eta bazterrak bakean,

euskara ahoz aho beti.

 

 

Ta euskara gurea,

etengabean.

Scroll to top