Gure animaliak proposamena
GURE ANIMALIAK
NORI ZUZENDUA:
Haur hezkuntzako ikasleI zuzenduta dago, 2 urteko haurrentzat hain zuzen ere.
HELBURUAK:
Lateralitatearen kontzientzia hartu, koordinazioa bereganatu eta gorputzaren garapen motorra sustatu.
PROPOSAMENAK:
-Abestia entzun aurretik:
MOTIBAZIOA:
Zirkuluan eserita galdeketa baten bidez :

-Zein animalia ezagutzen duzu?
-Zein da gustuko duzun animalia?
-Etxean ba al duzu animalirik?
ANTZEZTU:
Bakoitzak animalia bat aukeratu eta honen keinua eta soinuak imitatu
HABILEZIA:
Ibilbide labur bat markatu eta hanka baten gainean saltoka mugitu..Ondoren..beste hankarekin.
ESPAZIOA:
Ikasleak irakaleekin batera eskutik helduta zirkulua osatuko dute . Begiak itxita aginduak jarraituko dituzte
-Pauso bat aurrera
-Pauso bat atzera
-Alde batera
-Bestera…...
-Abestia entzun ondoren:
HAUSNARKETA:

-Zeintzu animaliak agertzen dira?
-Zein da hauen izena?
-Zenbat dira?
-Nola egiten dute?
DANTZA:
Bideoari jarraituz elkarrekin dantzatu.
FITXA:
Ondorengo fitxa hatzamarrarekin gaindidatzi eta koloreztatu.
KARETAK:
Gure animalitxoak koloreztatu eta
hauen karetak egin.( Osagarrietan materiala osorik. Koloreztatzeko materiala ere bai)
ESKULANAK:
Erritmoa ongi garatzeko hona hemen perkusio instrumentu erreza:

Marakak
Materiala:
-Arroza eta dilistak
-Puxika
-Artile, goma,soka..
-Gometsak
Nola egin:
-Lehenik eta behin,edateko yogurta potea gometsekin atondu egingo dugu.
-Ondoren potean arrosa eta dilistak sartuko ditugu
-Azkenik, estalita geratu dadin puxika jarriko dugu eta gomarekin lotuko dugu.
OSAGARRIAK
Karetak (klikatu)
Koloreztatzeko (klikatu)
Fitxa (klikatu)
