Proposamen aditzak
ADITZEN ABESTIA
NORI ZUZENDUA:
Lehen hezkuntzako 3.mailako ikasleei zuzenduta dago.
HELBURUAK:
Aditzak zer diren ikastea
PROPOSAMENAK:
AURREZAGUTZAK
Ikasleei aditza zer den galdetuko diegu eta horretarako jolas bat egingo dugu. Irakasleak aldez aurretik prestatutako pote batean, hainbat ekintza idatzita izango ditu. Ikasleak banan banan papertxo bat hartuko du eta bertan dagoena antzeztu beharko du, keinuen bidez.
ADITZAK TOPATU
Hurrengo esaldietan aditza azpimarratu
-Kantu Kolore asko gustatzen zait
-Nana ez da etorri
-Hulak ogia erosi du
-Ari eskolan dantzatzen ari da
-Bihar euria egingo du
-Mielek zuhaitz bat marraztu du
HAUSNARKETA
-Zein aditz agertu dira bideoan?Zerrendatu
-Zer behar da esaldia osatzeko?
-Aditza jakiteko zer da topatu behar duguna?
-...
HUTSUNEAK BETE
Gurekin bai, bai, bai: _____________nahi, nahi, nahi?
______________gai, gai, gai zara zu.
Esaldia osatzeko, ____________behar dugu,
aditza jakiteko, ______________bat topatu,
erraza izan arren, batzuetan kostatu,
______________, jolastu, asmatuko duzu !
Izan, joan, jalgi, eman: denak ekintzak dira;
esaldian aurkituko al_____________?
Gurekin bai, bai, bai: jolastu nahi, nahi, nahi?
ikasteko gai, gai, gai zara____________.
_____________osatzeko, aditza behar dugu,
aditza jakiteko, ____________bat topatu,
erraza izan arren, _______________kostatu,
hurbildu, jolastu, asmatuko duzu!
Jaitsi,_____________, jaiki, esan: denak ekintzak dira;
esaldian aurkituko al ____________?
Gurekin bai, bai, bai: jolastu ___________, nahi, nahi?
____________ gai, gai, gai zara zu.
ADITZAK IKASTEN
Aditzak trinkoak edo perifrastikoak izan daitezke.
-Aditz trinkoak: Hitz bakarreko aditzak dira. Adibidez; gara, naiz, dator, duzue, gabiltza…
-Aditz perifrastikoak: Bi hitzez osatutakoak dira ( aditz nagusia+ aditz laguntzailea ). Adibidez; ekarri duzu, eraman genuen, erosi nuen…
-Aditz nagusia: Ekintza adierazten du: erosi du, egin zuen, etorri da...
-Aditz laguntzailea: Ekintza nork eta noiz adierazteko: erosi du, egin zuen, etorri da…
Arbelean, denon artean bakoitzeko 5 adibide idatziko ditugu :
Aditz trinkoak:
Aditz perifrastikoak:
ESALDIAK ORDENATU
Hurrengo fitxan esaldiak ordanatu behar dira, zenbakiak jarriz.

OSAGARRIAK
1 Hutsuneak bete (klikatu)
2 Esaldiak ordenatu (klikatu)
