OSTADARRAREN ESPERIMENTUA

 

 

Kaixo, lagunok!

Gaur ostadar bat nola sortu erakutsiko dizuet... baina… badakizue ostadar bat zer den?

 

Zer da ostadarra?

Ostadarra efektu optiko bat da eta, horretarako bi elementu behar dira: bata eguzkia eta bestea, ura.

 

Kokapena

Txusek ostadarra ikusten du baina... zergatik? Baldintza hauek daudelako: bere atzean eguzkia dauka eta aurrean euria.

 

Ostadarra sortzen

Ostadarra sortzeko baditugu bi elementuak, eguzkia eta ura. Esan bezala, eguzkia atzean utziko dugu. Eta begiratu ura botatzerakoan zer gertatzen dan. Oi...begiratu zelako ostadar polite!

Orain ostadarra sortzeko beste modu bat erakutsiko dizuet.  Honetarako behar dugun materiala hemen dugu: ontzi bat urarekin, ispilua eta xafla txuria; ez badaukazue, kartulina txuri bat, orri txuri bat…ah, eta nola ez, eguzkia.
Ispilua ontziaren barruan sartuko dugu eta xafla ipintzerakoan… hona hemen, ostadarra! Agur, lagunak!