Kanta entzun aurreko ariketak
KANTA ENTZUN AURREKO ARIKETAK
MOTIB
AZIOA: Ostadarra
Haurrak gaiarekiko motibatuta egoteko, ostadarra agertzen den eguna aprobetxatzea da egokiena.
EZTAB
AIDA: Ostadarraren inguruan hitz egin
- Noiz irteten da?
- Zer gertatzen da?
- Nola deitzen diogu? (Hiztegian euskarazko sinonimoak begiratu, baita beste hizkuntzetan zelan esaten den ere, nahi izanez gero.)
MARRAZTEA: Ostadarra marraztu
Ostadarra marraztuko dugu. Aurkitutako sinonimoak marrazkiaren azpian idatziko ditugu.
BATERATZEA: Marrazkiak elkarri erakutsi Jesarri zirkuluan eta marrazkiak erakutsi. Aukeratutako koloreei buruz hitz egingo dugu.
IKERKET
A: Zeintzuk dira ostadarraren koloreak? Zergatik ikusten dugu ostadarra?
Bidean sortu diren zalantzak argitzeko, ikerketa egingo dugu liburuetan zein interneten. Ostadarra zergatik ikusten den eta haren koloreen inguruan ikertu beharko dugu.
ONDORIOAK: Ikasitakoa azaldu
Ikertutakoa ahoz azaldu beharko dugu eta, ondoren, azalpenak idatziko ditugu. Talde txikietan batu eta azalpen-orriak idatziko ditugu beste geletan kontatzeko eta pasabideetan jartzeko. Horri lotuta dauden beste ilusio optiko batzuk ere aurkez ditzakegu.
ERLAZIOAK EGITEN: Koloreak erlazionatu
Berriro zirkuluan jesarri, eta ostadarraren kolore bakoitza zer gauzarekin erlazionatzen dugun aipatuko dugu. Gorritik hasita moreraino. Gu geu ere zein kolorerekin identifikatzen garen esango dugu.
