Stop plastic

STOP PLASTIC ABESTIA

NORI ZUZENDUA

Lehen hezkuntzako 2.mailako ikasleentzat zuzendua dago.

HELBURUAK

Birziklatzearen, ingurumenaren eta garapen iraunkorraren baloreak sustatzea eta edukiontzi bakoitzaren erabilera ikastea.

GOGOETA

Gure planeta zaindu behar dugula, ez da kontu berria baina benetan ez baldin badugu ezer egiten, gure lur planeta izugarri aldatuko da.
Denok apur bat eginez gero, gure inguruan, gure herrian, gure etxe eta erosketetan gutxi ematen badu ere, aldaketa bat egongo da. 
Plastikoak leku guztietan topatu ditzakegu eta hauek ahalik eta gutxien erabiltzeko aldarrikapena egiten dugu kanta honekin.Ondorioak lekarketen gogoeta egiteko

 

PROPOSAMENAK

Abestia entzun aurretik:

  • Ikaslei galdeketa: ( brainstorming )

-PLANETA ZAINDU …edota MUNDUA ZAINDU behar dugula esaten dugunean.; Zein hitz datorkizue burura?

Jasotzen ditugun hitzak arbelean idazten joan.

  • Hitz guztiak idatzi eta hauen arteko erlazioaz mintzatu.

  • Bingoa → bakoitzak bere bingoko kartoia izango du (zenbakiekin izan beharrean, zabor ezberdinen irudiekin izango da latak, plastikozko ontziak, kartoia, zabor organikoa, etab.); hitz hauekin trebatzen eta barneratzen hasiko dira.

    • Bingo!” lortzen duen horrek jolas bat egingo du: bere kartoian agertzen den zabor bakoitza zein edukiontzian bota behar den esango du, gainerako lagunen laguntzaz baliatuz.

  • Letra zopak→ bilatu zabor-ontzi horian botatzen ditugun 4 zabor mota. (Berdin egin daiteke gainerako zabor-ontziekin baina adibide bat besterik ez dut jarri)

INFORMAZIOA zabalduko diegu.

 

Abestia entzun ondoren:

Urriak 24: Klima aldaketaren aurkako nazioarteko egunean

      • Hausnartzeko → zuek etxean birziklatzen duzue? Zergatik? Uste duzue birziklatzea garrantzitsua dela? Zertarako?

  • Itsaso garbiak nahi ditugu!!! → ikasleak taldeka itsaso ezberdinen maketak egingo dituzte. Hauek amaitzean irakasleak egun batetik bestera, ezer esan gabe, maketa zaborrez beteko du. Ikasleak egin beharko

  • Gertatu denaz mintzatu eta errealitatera bideratu ondoren elkarrizketa berau garbidtu beharko dute.

      • Beraiek sortutako itsasoa” garbitzea izango delarik helburu. aurkitzen duten zabor edo plastiko guztiak bilduz. Horretarako, pintzak erabili ahalko dituzte. Irakasleak erabil dezakeen materiala hurrengoa da:

      • Ontzi zabal bat

      • Hondarra

      • Oskolak

      • Itsas-animaliak

      • Pintzak

      • Plastikozko zabor txikia (aluminiozko paper bolatxoak, chupachups paloak, plastikozko poltsen zatitxoak, plastikozko eskularruen zatitxoak, etab. )

        • Hausnartzeko → zer gertatuko litzateke itsasoa edo hondartza zaborrez beteta uzten badugu? Zuek hondartzara joatean zaborra aurkitzen baduzue, hau hartu eta zabor-ontzi egokira botako duzue? Zergatik da garrantzitsua itsasoak zaintzea?

  • BESTE IDEIA Itsaso garbiak nahi ditugu (jarduera indibidualagoa) → Eskulan hau itsasoan aurki ditzakegun plastikozko materialekin sortuko dugu, 3 B-ak kontuan hartuta: bakandu, berrerabili eta birziklatu. Eskulanaren oinarria, birziklatutako plastikozko botila bat izango da. Beraz, eskulanaren lehengo pausua ume bakoitzak plastikozko botila bat hartzea izango da.

    • Behin plastikozko botila guztiak banatuta izanda, lortutako beste material batekin beteko dugu, alegia, harearekin. Horretarako, inbutu baten laguntzaz, plastikozko botila erdiraino beteko dugu.

    • Bigarrenik, oskolak eta itsasoan topa daitekeen hondarrak sartuko ditugu.

    • Era berean, botilan sartzeko arrainak egingo ditugu. Horretarako bi edo hiru puxika txiki bete eta errotulkiarekin begiak egingo dizkiogu.

    • Azkenik, itsasoa irudikatzeko asmoz, plastikozko botila urez beteko dugu eta tapoiarekin itxiko dugu.

Materialak:

  • Ur botila

  • Puxikak

  • Errotulkiak

  • Ura

  • Koloratzaile urdina

  • Oskolak

  • Hondarra

  • Inbutua

Scroll to top