urtaroen proposamena
URTAROEN ABESTIA
NORI ZUZENDUA:
Lehen hezkuntzakon 1 zikloko ikasleentzat zuzenduta dago, 6-7 urteko ikasleentzat aproposa.
HELBURUAK
Urtaroak eta hilabeteak ikastea.Hauen ezaugarriak zeintzuk diren ezberdintzea.Eta onomatopeien ezagutza sustatzea.
PROPOSAMENAK:
-Abestia entzun aurretik:
MOTIBAZIOA: Lehenik eta behin, gaian sartzeko eta haurren aurrezagutzak jakiteko hainbat galdera botako dizkiegu haurrei:
-Gaur ze egun da? zein hilabetetan gaude?
-Badakizue zenbat hilabete dauden?
-Zeintzuk dira urteko urtaroak? Zenbat dira?
-Zein urtarotan gaude? ze eguraldi egiten du urtaro honetan?
eta...Udan? Eta neguan?.......?
-Zelan egoten dira udazkenean zuhaitzak? Eta udaberrian?
Galdera guzti hauekin umeek irakaslearekin batera hausnarketa txiki bat egingo dute.
MARRAZTEA: Lau urtaroen marrazkiak koloreztatuko dituzte.

BATERATZEA: Denon artean marrazkietan ikusten duguna komentatuko dugu
-Abestia entzun ondoren:
HAUSNARKETA:
-Zer agertzen da bideoan?
-Zeintzuk dira agertutako urtaroen izenak?
-Eta hilabeteak?
-Zerrendatu eta zenbatu.
URTAROAK IDATZI: Behatu beheko mutikoa, koloreztatu eta idatzi dagokion urtaroa.

ZUHAITZAK AZTERTU:
-Zer gertatzen da urtaro bakoitzean zuhaitzekin?
-Ondoko fitxa aztertu eta dagokion izena idatzi.
GRAMATIKA:
-Hilabeteen letra zopa bete:

-Urtaroen gurutzegrama bete

-Zenbakikuntza:
Hilabeteen argazkiak behatu eta dagokion zenbakiak ipini.

-Lotu

HUTSUNEAK BETE:

ONOMATOPEIAK : Bideoan agertzen diren onomatopeiak landu.

-Zeintzuk dira?
-Zer adierazten dute?
-Noiz erabiliko zenituzke?
-Esaldi ezberdinak sortu onomatopeiekin.
-Zein beste onomatopeia ezagutzen duzu?
-Izendatu eta zerrendatu
PLASTIKA: Eskulan modura urtaroen aterkia egingo dugu.
- Materiala:
-Koloreko desberdinetako kartulina
-Kotoia
-Artaziak
-Kola
-Errotulki beltza
MURALA
Dagokion urtaroko murala egin eta gela barruan edo kanpoan ipini.

OSAGARRIAK
1 marraztea (klikatu)
2 Urtaroak idatzi (klikatu)
3 Zuhaitzak aztertu (klikatu)
4 Gramatika (klikatu)
5 Gurutzegrama (klikatu)
6 Zenbakikuntza (klikatu)
7 Lotu (klikatu)
8 Hutsuneak bete (klikatu)
