ZUEKIN letra

portada1

ZUEKIN

Munduko bazter guztietan

denak libre jaioak gara.

Han garela, hemen, edonor garen

unibertsoko parte gara.

 

Mila kolore azaletan

ta mila eskubide ahoan.

Gure maitasuna, zure elkartasuna

sentituko dut nik zainetan.

 

Azaldu zaitez ta

ongi etorri,

eskuak zabalik,

giza eskubideak.

 

Ta eskolan zuekin

ta kalean zuekin

ta bizitza elkarrekin

bizirik.

 

Irribarrez duintasuna

bermatu nire alaitasuna.

Haurrak haurrekin jolas elkarrekin,

eskurik esku maitasuna.

 

Besarkatu ta babesa eman,

berotasuna zure ondoan.

Eri eta zauri, behar duenari

lagundu eta muxu eman.

 

Azaldu zaitez ta

ongi etorri,

eskuak zabalik,

giza eskubideak.

 

Ta eskolan zuekin

ta kalean zuekin

ta bizitza elkarrekin

bizirik

 

Elkarrekin guztiok

bat eginez,

bizitza, batera

zuekin.

Scroll to top