Kantu Kolore EITB jaian

2019ko EiTB Jaia urriaren 12an izango da, Barakaldoko BECen

EITB

Aurtengo EiTB Jaia urriaren 12an egingo da, Barakaldoko BECen. EiTB taldeak urtero antolatzen duen ekimena da hau: 14 orduko festa, euskaraz. Aurten, gainera, izaera sozial berezia izango du, EiTB Maratoiarekin bat egingo baitu jaiak. Hala, egun osoan zehar izango diren jardueretan bildutako dirua haur minbizia ikertzera bideratuko da.

Urtero bezala, programazio eskaintza zabala izango du EiTB Jaiak, publiko guztientzat: haur eta familiak, nerabeak, gazteak eta helduak.

Hiru3 Jaia: 2. pabiloian, 11:00etatik 17:00etara. Sarrera librea eta doakoa. Hiru3 klubaren jaia da hau, eta haur eta familiei dago zuzenduta. Guztira, 10.000 metro karratu izango ditu, txikientzako eskaintza zabalarekin: tailerrak, ludoteka, puzgarriak, pista amerikarra, laser labirintoa, sormen eta atsedenerako guneak, fanzona (telebista marrazki bizidun ezagunenenekin) eta ikuskizunen gunea. Bertan,  ‘Ene kantak’, ‘Kantu Kolore‘ eta ‘Go!azen’ taldeek emanaldia eskainiko dute. Guztira, 20 espazio jarduera eta ikuskizunekin, etenik gabe, eta doan.

Like this article?

Comments